Jonathan Terroni elkarrizketa, bideoan

Uztarria.eus 2017ko aza. 16a, 15:11

Jonathan Terron (Urretxu, 1981) Azpeitiko bizilaguna gaztetan murgildu zen borroka arteen munduan, eta ordutik hamaika titulu eskuratu ditu. Horietako bat da oraintsu lortu duena: urriaren 28an, Europako II. Brazilian Jiu-Jitsu Txapelketa irabazi zuen. Eskola bat du Landetan, eta aurrera begira klub bat sortzea du helburu. Udalak harrera egin zion joan zen astelehenean. Uztarria eta Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin diote Europako txapeldunari, eta hemen ikus daiteke osorik.