Iraurgi Berritzenek antolatuta, XV. Kudeaketa Topaketak egiten ari dira Azkoitian

Uztarria.eus 2017ko aza. 16a, 12:24

Iraurgi Berritzen garapen agentziak antolatuta, XV. Kudeaketa Topaketak egiten ari dira gaur, osteguna, Azkoitiko Elkargunean. Bertan dira, besteak beste, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako enpresetako nahiz udaletako ordezkariak, eta herri horietako ikastetxeetako kideak. Topaketetan hainbat azalpen eman dute, besteak beste, Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak, Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatuak. Horiez gain, hitza hartu dute Iraurgi Berritzeneko kideek, hiru herrietako hainbat zinegotzik eta enpresetako ordezkariek. Bertaratu diren ordezkariak beren proiektuak aurkezten ari dira, eta esperientziak elkartrukatzeaz gain, etorkizuneko proiektuez ariko dira hizketan. (Argazkiak: Azpeitiko Udala)