Aitor Arana: "Ahaltsuek ez dute nahi esperantoa txertatzea"

Berria 2017ko aza. 16a, 11:12

Lagun baten bitartez ezagutu zuen Aranak Esperantoa 22 urte zituela. Euskal Herrian informaziorik ez dagoela dio, baina ziur da aliatu ona litzatekeela euskararentzat. Berriak Azpeitiko bizilaguna elkarrizketatu du.

Gasteizko Hitz Adina Mintzo zikloan esperantoari buruz hitz egingo du gaur (atzo) Aitor Aranak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963). Zaila da zehazki zenbat hiztun dituen jakitea, baina bi milioi inguru direla dio. Zamenhofek, bakea helburu, nazioarteko hizkuntza neutrala izateko sortu zuen XIX. mendearen amaieran.

Posible da artifizialki sortutako hizkuntza bat hizkuntza unibertsal bilakatzea?

Neurri batean bada hizkuntza artifiziala, baina ez dugu ahaztu behar hizkuntza naturaletan oinarrituta dagoela. Dagoeneko hizkuntza unibertsala da, baina espero noizbait guztion bigarren hizkuntza izatea.

Esperantoa erraz ikasten den hizkuntza da. Zer dela eta?

Horretarako prestatuta dagoelako. Hizkuntza guztiek salbuespenak eta irregulartasunak dituzte, baina esperantoak ez. Zamenhofek Europako hizkuntza nagusiak ongi aztertu zituen, eta bakoitzaren zailtasunak eta gauza ilogikoak kenduta sortu zuen esperantoa; behin ikasle frantsesekin proba bat egin zuten, eta 150 ordu behar izan zituzten esperantoa ikasteko.

Non hitz egin daiteke esperantoz?

Txinan eta Hungarian indar handia du, gobernuek gomendatuta eskoletan ikastaroak ematen dituztelako. Mexikok ere hiztun asko ditu, nahiz eta dagoeneko bertan hizkuntza internazional batean hitz egiten duten. Inguru ezkertiarretan indar handiagoa du, halako kausekin konprometituagoak direlako. Txanponaren ifrentzua Afrika da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Berria.eus-en.