Xalto pailazoaren bisita eta eskulanak izan dituzte liburutegian, haurren gozamenerako

Uztarria.eus 2017ko aza. 15a, 13:50

Xalto pailazoaren bisita jaso zuten astelehenean Udal liburutegian, eta hark kontatutako ipuinek alaitu zieten haurrei arratsaldea. Atzo, berriz, eskulanak egiteko aukera izan zuten leku berean, eta irudian ikus daitekeenez, Ludetakako begiraleak eta haurrak izan ziren bertan. Guztiek gozatu ederra hartu zuten epeletan.

Bestalde, datorren asteazkenean, hilak 22, Ipuinaren Ordua izango dute Udal liburutegian. Hain zuzen ere, 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango da saioa, 18:00etan hasita.