Argazki erakusketa berria ikusgai, Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan

Uztarria.eus 2017ko aza. 15a, 13:40

Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan izan ohi duen argazki erakusketa berritu zuen atzo. Oraingoan ere elkarteko argazkilarien irudiak dira ikusgai izango direnak. Hain zuzen, Gorka Arregiren, Erkaitz Arrillagaren eta Angel Olabarriaren argazkiek osatzen dute erakusketa. Osailaren 10era arte egongo dira ikusgai, eta interesa duen oro bertaratu daiteke ikustera.