Martxoaren 24an izango da XXV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Uztarria.eus 2017ko aza. 15a, 12:13

Badu data 2018ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Bi herriak lotzen dituen lasterketa martxoaren 24an izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Azkoitia-Azpeitiak 25 urte beteko ditu datorren urtean, eta urtemugaren harira, lasterketa berezia prestatu nahi dute antolatzaileek. Datozen hilabeteetan emango dituzte xehetasunak.

Aurten, "ibilbide hobea" izan du lasterketak, eta parte-hartzeak gora egin du. Guztira, 867 atletak eman zuten izena maratoi erdirako, 766 gizonezkok eta 101 emakumek. Joseph Kiprono Kiptum keniarra (1:00:37) eta Desi Jisa sortzez etiopiarra (1:09:25) izan ziren helmugara iristen aurrenak.