Gaur da Errigorako saskiak eskatzeko azken eguna

Uztarria.eus | Besterik | Bideoa
2017-11-14 10:44

Herriko zazpi puntutan egin daitezke eskaerak: Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Urola Ikastolan, Baigeran eta Elkargunean. Internet bidez ere egin daitezke eskaerak, honako lotura honetan.

Bi saski mota daude, zuria eta beltza, bakoitza produktu ezberdinekin osatuta. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu. Ordainketa eskaeraren momentuan egingo da. Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da.

Abenduaren 1ean, ostirala, banatuko dituzte saskiak,16:00etatik 20:00etara bitartean, Soreasuko Elkargunean (Sanagustinen, Elkargunean eta sarean eskatzen dutenek). Beste guztiek eskatutako lekuan jasoko dute.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa