Imanol Arregi 'Iturbide' pandero-jotzailearen biografia aurkeztuko dute, zapatuan

Uztarria.eus 2017ko aza. 14a, 12:28
Imanol Arregi 'Iturbide', Loiolako Iturbide jaiotetxearen atarian.

Amagoia Gurrutxaga Berriako kazetariak eta idazleak jaso du Loiolako pandero-jotzailearen bizitza 'Iturbide, igitai jolea' liburuan, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratu du.

Imanol Arregi Iturbide pandero-jotzaile loiolatarraren biografia liburu-diskoa aurkeztuko du larunbatean Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Azpeitian. Amagoia Gurrutxaga Berriako kazetariak eta idazleak jaso du Loiolako pandero-jotzailearen bizitza Iturbide, igitai jolea liburuan. Arregi Loiolan jaio zen Iturbide baserrian, 1935ean, eta familiatik datorkio trikitiarekiko zaletasuna. Panderoa jendaurrean lehen aldiz Urrestillan jo zuen Iturbidek, eta, gero, "igandeko pieza buruan, arbitara sorora bidean, igitaiarekin jarduten" zuen. Loiolatarraren esanetan, ordea, "horrek ez dauka inolako meriturik. Igitaiak oso terreno txikia zeukan, eta baliteke nire pandero jotzeak, tarte txikian soinu ugari ateratzeko gaitasunak, zerikusia izatea horrekin. Nik, izan ere, ez dut mugimendua eskumuturretik egiten; hatzekin, baizik". Iturbideren bitxikeria hori hizpide izendatu du Gurrutxagak pandero-jotzailearen bizitza jasotzen duen biografia.

Larunbateko aurkezpenea Azpeitiko udaletxean izango da 12:00etan, eta han izango dira liburuaren protagonista Imanol Arregi Iturbide, liburuaren egile Amagoia Gurrutxaga, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari Agurtzane Elustondo eta Azpeitiko Udaleko zinegotzi Josu Labaka.