Jarri hitzak irudiei

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-11-14 11:30

Zabalik dago II. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalera idatziak bidaltzeko epea. Pertsona bakoitzak, gehienez, bost testu aurkez ditzake. Epaimahaiak hamabi testu aukeratuko ditu 2018ko egutegirako, eta horietatik bat nabarmenduko dute. Idatzi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

Atzo, astelehena, zabaldu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak, Azpeitiko Kultur Mahaiarekin eta Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean antolatutako Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko epea. Izan ere, behin argazki lehiaketako epaia jakinda, aukeratutako argazki horiei hitzak jartzeko unea da orain.

Epaimahaiak nabarmentzen duen testuak 150 euroko saria jasoko du. Pertsona bakoitzak argazki lehiaketan aukeratutako bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak, eta gehienez 150 hitzeko testuak aurkeztu daitezke.

Honakoak dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak. 
  • Norberak erabakitzen du zertaz idatzi. Urtaroaz, argazkiaz, argazkiak sentiarazten dionaz...
  • Gehienez 150 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak. 
  • Abenduaren 8a izango da testuak bidaltzeko azken eguna, honako helbidera: lehiaketakuztarria@gmail.com.

Testuen lehiaketako epaimahaia Xabier Gantzarainek, Alaitz Olaizolak eta Miren Gorrotxategik osatuko dute. 

Epaimahaiek aukeratutako argazkiekin eta testuekin 2018ko egutegia kaleratuko du Uztarria Komunikazio Taldeak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa