Eman daiteke izena haurdunentzako tailerrean

Uztarria.eus 2017ko aza. 14a, 11:35

Emakumeen Txokoan eskainiko dute ikastaroa. Bertan, haurdunaldi eta erditzerako ariketa lagungarriak ikasiko dituzte parte-hartzaileek, baita yoga eta pilateseko luzatze ariketak ere. 

Azpeitiko Emakumeen Txokoak haurdunentzat tailerra antolatu du beste urte batez. Tailerrean parte hartzen duten lagunek haurdunaldi eta erditze garairako baliagarriak izango diren ariketa lagungarriak ikasiko dituzte. Horrez gain, arnasketa eta erlaxazio teknikak, yoga zein pilateseko luzatze ariketak eta umearekin kontaktatzeko ariketak egingo dituzte. 

Saioak astelehenetan eta ostiraletan eskainiko dituzte, 18:15etik 19:30era bitartean. Edurne Salegik gidatuko du tailerra.

Informazio gehiago jasotzeko edo izen-ematea egiteko, Emakumeen Txokora (943-15 70 55) edo Parekidetasun Sailera (943-15 79 28) jo behar da.