Sammic-Castello partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-11-14 10:22

ISBko mutilek igandean jokatuko dute Urrezko LEB ligako partida, 18:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Uztarriaren bazkide izatea. Parte hartzen dutenek, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera. 

Sammic Hosteleria ISBko mutilek hitzordua dute igandean, azaroaren 19an, Azpeitiko kiroldegian. Castelloko (Herrialde Katalanak) taldea izango dute parez pare, 18:00etan hasita. Partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. 

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. Uztarriak asteartean bertan deituko dio saridunei, sarrerak nola eskuratu azaltzeko. 

Uztarriaren zozketak

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako zozketa gehiago egin ohi ditu urtean zehar, hala nola, kontzertuetarako sarrerena, antzerkietako sarrerena, liburuena... Beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide, urtean 30 euro ordainduta. Horretarako deitu 943-15 03 58 telefonora edo idatzi mezu bat uztarria@uztarria.eus helbidera, eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa