Zapatuan egingo dute Izarraitz TRIko aurreneko saioa

Uztarria.eus 2017ko aza. 14a, 11:13

Saioa 2005. urtetik 2008ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Bi orduko iraupena izango du: 16:00etan hasi eta 18:00etan bukatuko da.

Datorren zapatuan, azaroaren 18an, Izarraitz TRIko –triatloira bideratutako egitasmoko– aurtengo denboraldiko lehen kirol saioa egingo du klubak. Saioa 2005. urtetik 2008ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Bi orduko iraupena izango du: 16:00etan hasi eta 18:00etan bukatuko da.

Saioa doan izango da, eta eraman beharrekoak hauek izango dira: bizikleta, kaskoa eta korrika zein bizikletan jarduteko arropa egokiak. 

Kirol patronatuko bazkideak direnak aukera izango dute saioa bukatu ostean igerilekuan bertan dutxatu eta aldatzeko.
 
Antolaketa lanak errazteko asmoz, azaltzekoak diren neska-mutilen izen abizenak eta jaiotze urtea jakinarazi email bat bidaliz izarraitzigerielkartea@gmail.com helbidera edo idatzi Whatsapp mezu bat 688-661 340 zenbakira (Eduardo Sudupe).