Lagun Onakek urteko batzar orokorra egingo du hilaren 23an

Uztarria.eus 2017ko aza. 13a, 17:54

Batzarraren atarian, estatutuak aldatu ditu klubak, eta horiek kontsultatu nahi dituenak, bihar eta ostegunean izango du horretarako aukera, 18:00etatik 19:30era, Garmendipeko bulegoan.

Lagun Onak futbol elkarteak urteko asanblada orokorra egingo du hilaren 23an, osteguna. Azken urteetan bezala, Sindikatu Zaharrean egingo dute batzarra, eta bi deialdi izango ditu. Aurrena 19:00etan izango da, eta bigarrena, 19:30ean.

Estatutuak, berrituta

Futbol klubak estatutuak eguneratu ditugu Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzen arabera, eta batzarraren aurretik horiek kontsultatu nahi dituenak, aste honetan izango du horretarako aukera. Interesa duenak, bihar, asteartea, eta ostegunean, 18:00etatik 19:30era bitartean Garmendipeko bulegora hurbildu beharko du. Egun eta ordu horietatik kanpo hitzordua nahi duenak 609-79 45 20 zenbakira deitu beharko du.