Jonathan Terron jiu-jitsuko Europako txapeldunari aitortza egin dio Udalak

Uztarria.eus 2017ko aza. 13a, 15:42

Azpeitiko bizilagun Jonathan Terron omendu du Udalak gaur eguerdian, Europako II. Brazilian Jiu-Jitsu Txapelketa irabazteagatik. Eneko Etxeberria alkateak oroigarri bat eman dio Terroni, eta Udalaren izenean eskerrak eman dizkio, Azpeitiko izena "nazioartean" zabaldu duelako. Azpeitiko udaltzaina ere bada Europako txapelduna, eta, bere egunerokoan egiten duen lanarengatik ere eskerrak eman dizkio Etxeberriak.

Joan zen urriaren 28an irabazi zuen Terronek Europako txapelketa. Master 2 mailan nagusitu zen Azpeitiko bizilaguna, 85 kiloz azpiko kategoan eta kategoria absolutuan. 2004. urtean, berriz, Espainiako txapelketa irabazi zuen, eta Eukadiko txapelduna ere izandakoa da.