Hasi da eskola antzerkien astea

Uztarria.eus 2017ko aza. 13a, 13:11

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen barruan, ikastetxeei eta gaztetxoei zuzendutako eskola antzerkien astea hasi dute gaur goizean. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zumaiako ikastetxeetako ehunka ume elkartu dira Soreasu antzokian, Landaberri Ikastolako eta Kukuka Antzerki Ikastolako ikasleek eskaini dituzten Ingurulermena eta Dantza Garaikidea antzezlanak ikustera. LHko bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak joan dira lehen saioa ikuslea, eta arratsaldean, DBH lehenengoen eta bigarrengoen txanda izango da. 15:30ean, Landaberri Ikastolak Bost antzezlana eskainiko du, eta Kukuka Antzerki Ikastolak Txinpaz Z.

Bihar jarraituko dute eskola antzerkiek, eta aste osoan iraungo dute.