Lasaoko samartinak, umeen gozagarri

Uztarria.eus 2017ko aza. 11a, 19:01

Errebalean bezala, San Martin jaietan murgilduta daude Lasao auzoan ere. Atzo iluntzean eman zieten hasiera festei, txupinazoarekin, eta ondoren, Andoni Egañak eta Uxue Alberdik eskainitako bertso afariaz gozatzeko aukera izan zuten auzotarrek.

Gaur, berriz, Lasaoko jubilatuek eta umeek ekintza ugari izan dituzte. Eguerdian, esterako, haurrek suziria bota dute, eta bazkaria egin dute segidan. Bazkalondoren, Ekain-Txouren ikuskizuna eta puzgarriak izan dituzte, eta txokolatarekin indarrak berreskuratzeko aukera izan dute. Bihar jarraituko dute festek Lasaon, honako egitarauarekin:

– Bihar, igandea.

11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
Segidan, Lasao auzoko abere eta nekazal produktuen
azoka.
Ondoren, Salda Badago taldearen emanaldia.