Vanesa Cerrajero nagusi, Azkoitiko IV. San Martin mendi lasterketan

Uztarria.eus 2017ko aza. 11a, 15:07

Azkoitiko San Martin festen barruan, IV. San Martin mendi lasterketa jokatu da gaur, zapatua, eta emakumezkoetan Vanesa Cerrajero azpeitiarrak irabazi du lasterketa. Cerrajerok 45 minutu eta 25 segundo behar izan ditu proba amaitzeko. 

Guztira, zortzi kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek, auzoko ermitara iritsi arte. Josu Imaz bergararra izan da azkarrena helmugaratzen (34:55). Kurutzia baserriko produktuen saskia jaso dute irabazleek, eta parte hartzaile guztien artean hainbat zozketa egin dute. 55 lagunek hartu dute parte lasterketan.