Adin-Adinen eskutik bertsotan aritu dira San Martin egoitzan

Uztarria.eus | Kultura | Bideoa
2017-11-10 17:28

San Martin Astea ospatzen ari dira Azpeitiko adinekoen egoitzan eta, aurreko urteetan bezala, aurtengo egitarauaren barruan txertatu dute Adin-Adin egitasmoaren eskutik datorren bertso saioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk bertsoak eramaten dituzte Gipuzkoa osoko zahar etxeetara programa horrekin. Gaur, Azpeitikoaren txanda izan da eta, hirugarren urtez jarraian, Beñat Lizaso eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe izan dituzte kantari egoiliarrek, langileek eta senitartekoek. Bertsolariei bertsotan egin diete harrera ikusleek, bideo honetan entzun eta ikus daitekeenez.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa