Buffalo eta Grande Days taldeen kontzertua hartuko du igandean Sanagustinek

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-11-10 11:50

Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren programazio barruko emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da eta sarrera doan da.

Bi musika talderen kontzertuak entzuteko aukera izango da igande honetan Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasita, Zarauzko Buffalo eta Donostiako Grande Days dira kulturguneko Arkupea bereganatuko dutenak. Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoaren barruko emanaldia izango da; musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta, gipuzkoar talentu berriak sustatzeko eta ezagutarazteko helburua duena.

Hemen, Buffaloren Zinematik kantuaren bideoklipa:

Eta, hemen, Grande Days-en Cold abestiarena:

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa