Azaroko Plazatarrak egitasmoa hilaren 17an egingo dute

Uztarria.eus 2017ko aza. 10a, 11:14

HHko 5. mailatik LHko 6. mailara bitarteko umeek eta haien gurasoek sukaldaritza tailerra egingo dute, bertako produktuekin. Hilaren 15era bitartean eman daiteke izena

Plazatarrak egitasmoak hil honetako hitzordua zehaztu du: hilaren 17an, plazan elkartuko dira, eta 17:30etik 19:30era bitartean, sukaldaritza tailerra egingo dute bertako produktuekin.

Haur Hezkuntzako bosgarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren maila arteko umeek eta haien gurasoek parte har dezakete egitasmoan. Interesatuek hilaren 15era bitartean eman behar dute izena, Ludotekan edo Gazte Informazio Bulegoan. Hara bertaratuta, 943-15 71 60 telefonora deituta edo gib@azpeitia.eus helbidera idatzita eman daiteke izena. Izena ematen duten lau umeko, gutxienez arduradun batek izena eman eta ekintzan parte hartu beharko du.