Erokomerik, The Friday's Crewk, Trini Foxek eta Enekorak disko berrien zuzenekoak eskainiko dituzte Ahotsenean

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-11-09 17:03

Abenduaren 6tik 10era hainbat sortzailek beren lan berriak aurkeztuko dituzte jendaurrean Durangoko Azokaren barruan antolatzen duten Ahotsenea sortzaileen plazan. Azpeitiarrak partaide diren lau musika taldek ordu erdiko kontzertu bana eskainiko dute bertan: Erokomerik eta The Friday's Crewk aurki aurkeztuko dituzte diskoak; Trini Foxek eta Enekorak kaleratu dituzte dagoeneko.

Abenduaren 6tik 10era izango da 52. Durangoko Azoka, eta dagoeneko jakinarazi du Ahotseneak egun horietarako prestatu duen egitaraua. Ahotseneak 10. urteurrena du aurten, eta Azpeitiko musika talde hainbatek berrien aurkezpenak egingo dituzte bertan.

Hona hemen, herriko musikariek egingo dituzten aurkezpenen datak eta orduak:

Abenduak 7, osteguna:

  • 16:20tik 16:50era: Erokomerik Izan diskoa aurkeztuko du.

Abenduak 8, ostirala:

  • 17:00etatik 17:30era: The Friday’s Crewk Harresien gainetik diskoa aurkeztuko du.

Abenduak 9, larunbata:

  • 13:00etatik 13:30era: Trini Fox taldeak Letaginak diskoa kalerat

Abenduak 10, igandea:

  • 16:20etik 16:50era: Enekorak Maitatzea nahiago diskoaren zuzenekoa emango du.
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa