Marmelada eta irasagarra egiteko ikastaroa eskainiko du Kimu Batek hilaren 18an

Uztarria.eus 2017ko aza. 9a, 16:43

Hiru ordu iraungo du doako tailerrak. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. 

Kimu Bat Gardenek marmelada eta irasagarra egiten ikasteko doako tailerra antolatu du azaroaren 18rako, zapatua. Naiara Txurrukak eskainiko du ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Bertan parte hartzen dutenek, marmelada zein irasagarra egiten ikasteaz gain, egindakoa etxera eramateko aukera izango dute. Ikastaroa Urestillara bidean dagoen Kimu Bat Gardenen egingo dute.

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefonora deituta.