Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko aza. 9a, 15:02

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi duenak mezu bat bidali behar du Uztarriara, mezuan bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Azaroko Uztarria aldizkariko publizitatean akatsa dago, eta mezua bidaltzeko helbide zuzena hau da: uztarriazozketak@gmail.com.

Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Joan den urriaren 15ean saldu ziren azken sarrerak eta behin aretoko aforoa beteta ez du sarrera gehiagorik salgai jarriko Bertsozale Elkarteak.

Sarreren zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkidea izatea. Zozketan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera. Azaroko aldizkariko publizitatean akatsa dago, eta helbide zuzena hau da: uztarriazozketak@gmail.com. 

Egin zaitez bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Horrekin, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu. Horrela, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. 

Bazkide egin nahi izanez gero, deitu 943-15 03 58 telefonora edo jo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1).