Jon Aizpuruk eta Mikel Olaizolak irabazi dituzte Lynn Hill eskalatzaileak eskainiko duen solasaldirako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko aza. 9a, 14:21

Estatubatuarrak gaur, hilak 9, eskainiko du hitzaldia Soreasun, 21:30ean hasita. 

Azpeitian geldialdia egingo du Lynn Hill eskalatzaileak Euskal Herrian eskainiko duen hitzaldi bakarra eskaintzeko. Kulturaz kooperatibari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak solasaldira joateko sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean, eta Jon Aizpuru eta Mikel Olaizola izan dira saridunak. 

Hillen hitzaldia 21:30ean hasiko da, Soreasu antzokian. Leihatilan ere eskuragarri egongo dira sarrerak, 15 eurotan.