Lynn Hill: "'The Nose' egitea izan da nire ibilbideko lorpen garrantzitsuena"

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 9a, 13:43
Lynn Hill eskalatzailea Errezilgo Solaka baserrian. (Ainitze Agirrezabala)

Eskaladaren munduan mitoa den Lyn Hillek hitzaldia eskainiko du gaur Soreasun (21:30). Eskalatzaile bizitza eta bere lorpen garrantzisuenak izango ditu hizpide saioan Hillek. Urola Kostako Hitzak elkarrizketatu du eskalatzailea.

Errezilgo Solaka baserrian dago apopilo Lynn Hill (Detroit, AEB, 1961), astelehenaz geroztik. Urteak dira Hillek maila profesionalean lehiatzea utzi zuela, baina haren bizibideak eskaladara "estuki" lotuta jarraitzen du. Oñatiko Araotzen izan zen herenegun eskalatzen, eta, atzo, Solakako beheko suaren epelean, bere eskalada ibilbideaz aritu zen solasean. Uneotan, mendi gidaria da, eskalada tekniken inguruko bideo bat ari da lantzen eta eskalada eskolak ere baditu.

Ahizparekin eta haren mutil lagunarekin joan zinen aurrenekoz eskalatzera, 14 urterekin. Nola gogoratzen duzu lehen aldi hura?

Esperientzia polita eta handia izan zen. Orduan ez nintzen jabetzen eskaladak nire bizitzan izango zuen garrantziaz.

Zer da zuretzat eskalada?

Gauza asko: bizitzeko filosofia, lagunartea, mugimenduen meditazioa, osasuntsu egoteko modua, helburua eta munduan zehar bidaiatzeko aitzakia. Garai batean, ez genuen uste eskaladatik bizitzea posible izango zenik, baina eskalatzaile profesionala izatera iritsi naiz.

Gaztetan, besteak beste, gimnasta eta lasterkaria izan zinen; pisua altxatzen, berriz, ia munduko errekorra hautsi zenuen. Kirolerako duzuna berezko dohaina al da?

Eskaladan ez bezala, pisua altxatzen giharrak atrofiatzen zitzaizkidan, eta, gainera, garai hartan, pisua altxatzeko kirolaren munduan esteroideen boom-a izan zen. Uztea erabaki nuen, nahiago nuen eskalatzea. Gerriz behera, iraupen luzeko probetan, abantaila genetikoa dut. Noski, gerriz gorako giharrak askoz garatuago eta indartsuago ditut. Ideia bat egitearren, Martina Navratilova tenislari ohiari 50 metroko igeriketa proban irabazi egin nion.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke.