Aurrera doa adinekoen egoitzako San Martin astea

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2017-11-09 12:06

Astelehenean hasita, San Martin astea ospatzen ari dira izen bereko herriko adinekoen egoitzan. Astelehenean Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriaren bisita izan zuten egoiliarrek, eta arratsaldean Kantujirako kideek alaitu zuten egoitza. Asteartean, berriz, Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia eta zine foruma izan zituzten adinekoek. Atzo, asteazkena, Jose Maria Soroaren kantaldiarekin gozatu ahal izan zuten egoiliarrek, eta arratsaldean txokolatada eta bingoa egin zituzten.

Gaur ere festa giroan segitzen dute San Martin egoitzan; izan ere, karta txapelketa egin dute goizean, eta arratsaldean Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute bertan. Bihar, berriz, bingoa eta bertso saioa izango dituzte egoitzako kideek. Egun handia zapatuan ospatuko dute: San Martin egunez, familien eguna izango dute egoiliarrek. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta meza, toka txapelketa, bazkaria, karaokea eta erromeria izango dituzte.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Gaur, osteguna.

  • 17:30. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Bihar, ostirala.

  • 11:00. San Martin bingoa.
  • 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxeeta Beñat Lizaso bertsolariekin.

Etzi, zapatua: San Martin eta Familien Eguna.

  • 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.
  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • Bazkalondoren, karaokea.
  • 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa