Ipar martxa ikastaroa egiteko aukera izango da zapatuan

Uztarria.eus 2017ko aza. 8a, 19:15
Talde bat ipar martxa egiten. (Euskadi Nordic Walking)

Espainiako eta Euskadiko federazioek antolatuta, 09:00etatik 12:00etara izango da. Oinarrizko ikastaroa da, 30 euro ordaindu behar da, eta bastoiak antolatzaileek utziko dituzte, behar izanez gero.

Ipar martxa edo Nordic walking ikastaroa emango dute zapatuan, azaroak 11, Azpeitian. Espainiako eta Euskadiko federazioek antolatu dute eta oinarrizko ikastaroa izango da. 09:00etatik 12:00etara emango dute. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 30 euro ordaindu behar dute; antolatzaileek utziko dizkiete bastoiak parte-hartzaileei, behar izanez gero. Izena emateko, 602 33 25 36 telefonora deitu behar da (Juanma edo Ana).