Eskulan tailerra egingo dute liburutegian, eta izena eman daiteke

Uztarria.eus 2017ko aza. 8a, 11:57

Azaroaren 14an egingo dute ikastaroa, eta HH 5.mailako umeek har dezakete parte. Ostiralean amaitzen da izena emateko epea.

Azpeitiko Udal Liburutegiak eskulan tailerra antolatu du Haur Hezkuntzako bosgarren mailako umeei zuzenduta. Azaroaren 14an, asteartean, elkartuko dira liburutegian, 17:30ean, eta bertan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Ostiralean amaituko da izena emateko epea, eta interesa dutenek liburutegira edo ludotekara jo beharko dute. Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira.