Agirrezabala, Etxeberria IV.a, Ion eta Matxin III.a 47. Binakako Erremonte Txapelketan ariko dira

Uztarria.eus 2017ko aza. 8a, 12:01
Binakako Erremonte Txapelketan parte hartuko duten kirolariak. (Oriamendi)

Bihar, osteguna, hasiko da txapelketa, eta abenduaren 23an bukatuko da. Bost bikotek parte hartuko dute, tartean lau azpeitiarrek. Agirrezabala Urrizarekin ariko da; Etxeberria IV.a Barrenetxea IV.rekin; eta Ion eta Matxin III.a bikote izango dira.

Bost bikotek parte hartuko dute bihar, osteguna, hasi eta abenduaren 23an bukatuko den 47. Binakako Erremonte Txapelketan. Lehian ariko diren hamar pilotarien artean dira Igor Agirrezabala matxinbentarra, Haritz Etxeberria Etxeberria IV.a urrestildarra, Ion Etxeberria azpeitiarra eta Xuban Oiarzabal Matxin III.a matxinbentarra. Agirrezabala Urrizarekin ariko da; Etxeberria IV.a Barrenetxea IV.rekin; eta Ion eta Matxin III.a bikote izango dira.

Ligaxka jokatuko dute abenduaren 2a bitartean. Ondoren, abenduaren 9an eta 16an jokatuko dituzte finalaurrekoak. Finala, berriz, abenduaren 23an izango da. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango dira partida guztiak.

Azpeitiko pilotariek hainbatetan irabazi dute binakako txapelketa. Ion da txapel gehien lortu dituen azpeitiarra; hain zuzen ere, 2011n, 2013an eta 2014an irabazi du azpeitiarrak binakakoa.