Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain ere prest dute jolastoki berria

Uztarria.eus | Hezkuntza | Argazkia
2017-11-07 18:24

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Euskal Herria kaleko eraikinaren jolastokia berrituko zutela iragarrita aurkeztu zuen udalak otsailean herriko ikastetxeetako jolaslekuak eraberritzeko proiektuaren berri. Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoa eta Uztaro haurreskolarena bukatuta eta aurkeztuta, Karmelo Etxegaraikoa izan da berrituta aurkeztu duten azkena.

Karmelo Etxegaraiko HHko parkea 2.675 metro koadroko jolastokia da; baliabide naturalez egindako jolasak eta txokoak ditu, kirol toki desberdinen eremuekin banatu gabe. Camino Saiz zuzendariak udal ordezkariak, gurasoak eta irakasleak eskertu nahi izan ditu, eraberritze prozesuan jarritako "esfortzu, dedikazio, denbora eta energiagatik", eta azpimarratu du ikasle "guztien beharrak asetuko" dituen "beste mota bateko" jolastokia lortu dutela. 127.000 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Eskola egunetako jolastorduetarako ez ezik, eskola orduez kanpo erabilera publikoa duen gunea da Euskal Herria kalekoa.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Esperimentatzen | 2017-11-07 : 21:42

Karmelo Etxegaraiko Ikastolako guraso bezela, beraz, parke berri honen erabiltzailea naizen einean, pare bat gauza esan nahiko nituzke jolastoki berri honen inguruan.

1) Proiektu hau aurkeztu zutenean, gurasoen partehartzean oinarritutako proiektu bat bezela saldu zen. Denbora aurrera jun einean, guraso askok nahiko desiluzio hartu dugu, ikusita hasieratik erabakita zegoela nola izan behar zuen parkeak. Beraz, ondo deritzot, zuzendaritzak filosofia konkretu bateko parke bat bultzatzea, baino, mesedez ez eskatu gurasoei beraien iritzia. Nun daude gurasoek idatzik eman zituzten ideiak?

2) “Baliabide naturalez egindako jolasak” egin dira parke hontan. Nire ustez, umeek naturarekin kontaktua izatea oso garrantzitsua da. Halere, horrek ez du esan nahi naturala den gauza denak, onak direnik. Ez det uste, parkeko lursorua pinu-azalez eta hondarrez egitea oso egokia denik, gehienbat, jakinda, Euskal Herrian egiten duen euri kantitatea eta lursoruan jarri duten soluzio hauek behar duten denbora, ongi lehortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa