Oraindik eman daiteke Behobia-Donostia lasterketara joateko autobuserako izena

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 19:17

60 eserleku izango dira Behobiara joateko, eta oraindik ere bada lekua autobusean. Igerilekuan eman behar da joaneko bidaia egiteko izena sei euro ordainduta. Igandean 07:20an aterako da autobusa anbulatorio aurretik.

Igandean izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta Azpeitiko Udalak hasierako puntura joateko autobusa antolatu du. 60 eserleku izango dira Behobiara joateko, eta oraindik ere bada lekua autobusean. Igerilekuan eman behar da joaneko bidaia egiteko izena sei euro ordainduta.

Igandean 07:20an aterako da autobusa anbulatorio aurretik Behobiara.