Bihar jarriko dituzte saltzen 'Go!azen 4.0' antzezlanerako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 17:38

Bi aldiz emango dute antzezlana abenduaren 3an, Soreasun. Bihar 11:00etan 200 sarrera jarriko dituzte salgai Internetez, 7 eurotan. Ostegunean, aldiz, Soreasuko leihatilan egongo dira eskuragarri. 

Go!azen 4.0 antzezlana Soreasu antzokira iritsiko da abenduaren 3an. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "aurrekoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau ere. Telebistan ikusten diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna".

Abenduaren 3an bi saio eskainiko dituzte. Aurrena 11:30ean hasiko da, eta 16:30ean bigarrena. Bihar, 11:00etan, 200 sarrera jarriko dituzte salgai Internetez, www.kulturaz.eus atarian. Saio bakoitzerako 100 sarrera egongo dira eskuragarri. Ostegunean, aldiz, 17:00etan Soreasuko leihatila zabalduko dute, gainerako sarrerak saltzeko.

Sarrerak 7 euro ordaindu beharko dira. Kultur bonoa dutenek erdi prezioan eskuratu ahalko dituzte antzezlanerako txartelak, baina pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu