'Tomar la palabra. Mujeres, discursos y silencios' liburuaren aurkezpena egingo dute Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 13:29

Dolores Juliano antropologo eta ekintzaile feminista argentinarrak idatzitako Tomar la palabra. Mujeres, discursos y silencios liburua aurkeztuko dute azaroaren 15ean, asteazkena, Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Aurkezpena irekia izango da, eta interesa duen herritar oro hurbil daite bertara. Hitzordua 18:00etan jarri dute. 

Immigranteen, emakume presoen edota etnia gutxituen egoera aztertu ditu argentinarrak plazaratutako azken liburuetan. Haren helburua zen talde edo norbanako horien aurrean gizarteak dituen aurreiritziak azaleratzea. Tomar la palabra. Mujeres, discursos y silencios liburua, aldiz, urteetako lanaren emaitza da. Egileak erakutsi nahi ditu edozein gizarte taldetako norbanakoei zein emakumeei egindako bazterketaren atzean ezkutatzen diren auziak zeintzuk diren, bazterketa horren aurrean isiltzen diren eta esaten diren gauzen garrantzia azpimarratuz.