Uztarria aldizkaria ere, irakurtzeko eta aske uzteko

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Argazkia
2017-11-07 10:07

Uztarria Komunikazio Taldea atzo hasi zen azaroko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aurrerantzean, aldizkaria Uztarriako bazkideen eta harpideen postontzietara eramateaz gain, herriko hainbat txokotan jarrita dauden liburutegi libreetan ere aldizkari bana aske utziko du komunikazio taldeak. Helburua da Uztarria irakurtzen duenak berriro libre uztea, beste herritar batek goza dezan.

Sanagustinpean, kiroldegian, igerilekuan eta Jose Artetxeko bi autobus geltokietan daude liburu libreekin hornitutako guneak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa