Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko aza. 7a, 10:15

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gai hauek izango dituzte hizpide: Udalak Sokaitz eskalada elkartearekin duen hitzarmenaren berrazterketa, Kataluniako gertarkarien inguruko mozioa eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea ohiari zuzendutako babes adierazpena.

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura egingo dute gaur, azaroak 7, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean hasita. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzten gaiak: 

1.- 2017ko aurrekontuan 6. kreditu aldaketa, kreditu gehigarrien bidez.

2.- 2017ko aurrekontuan 7. kreditu aldaketa, konpromiso kredituen bidez.

3.- Agitax taxien elkartearen proposamena, 2018. ekitaldirako taxi zerbitzurako.

4,. Arazoak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna:
adierazpen instituzionala.

5.- Sokaitz eskalada elkartearekin Udalak duen hitzarmenaren berrazterketa.

6.- Kataluniako gertarkarien inguruko mozioa.

7.- Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea ohiari babes adierazpena.

8.- Galdera eta erreguak