Asier Cuevas itzel, New Yorkeko maratoian

Uztarria.eus 2017ko aza. 6a, 20:32
Asier Cuevas. (Fotorunners)

Euskal Herriko eta Espainiako korrikalarien artetik helmugara iristen aurrena izan zen Azpeitiko bizilaguna. Sailkapen orokorrean 31. postua lortu zuen, 02:30:00 denbora eginda.

Atletismoaren lehen lerroan jarraitzen du Asier Cuevas korrikalari eta Azpeitiko bizilagunak. New Yorken (AEB) urtero egin ohi duten maratoian parte hartu zuen atzo, azaroak 5, eta marka onarekin itzuli da handik. Izan ere, Euskal Herriko eta Espainiako korrikalarien artean, helmugara iristen aurrena izan zen Cuevas. Azpeitiko bizilagunak 2 ordu eta 30 minututan osatu zuen 45 kilometro dituen proba. 

Geoffrey Kamworor keniarra izan zen gizonezkoetan helmugara iritsi zen aurreneko atleta, 2 ordu 10 minutu eta 53 segundoko denborarekin.

Garaipenez eta markaz onez josita amaituko du urtea Cuevasek. Ekainean, 50 kilometroko Espainiako txapeldun izan zen. Irailean Herbeheretako Winschoten hirian 50 kilometrotako lasterketan lehenengo postuan amaitu zuen proba. Horrez gain, Valladolideko (Espainia) Ribera Run Race 20 kilometroko proban ere nagusi izan zen Azpeitiko bizilaguna.