Bihar hasiko da San Martin egoitzako Astea

Uztarria.eus 2017ko aza. 5a, 12:30
Iazko San Martin Asteko irudia. (Azpeitiko Udala)

San Martin egunaren bueltan, egitarau zabala prestatu dute herriko adinekoen egoitzan. Zapatuko Familien Egunarekin amaituko dira ekitaldiak.

Bihar, astelehena, hasiko dira San Martin Astea ospatzen herriko adinekoen egoitzan. Urtero legez, egoitzaren izenarekin bat, San Martin egunaren bueltan egitarau zabala prestatu dute. Zapatura arte, hilak 11, egunero izango dute ekitaldi bereziren bat edo gehiago San Martin egoitzan. Hau da bihartik aurrerako prestatua duten egitaraua:

Azaroak 6, astelehena

  • 11:45. Azpeitiko Udalaren ordezkariak bertan direla, egoiliarren pregoia eta emanaldia Iraurgi ikastetxeko haurrekin.
  • 17:00. Amaiarekin, bere gitarra taldeareki eta Kantujira taldearekin musika emanaldia.

Azaroak 7, asteartea

  • 11:00. Iraurgi ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:30. Zine foruma: Iraurgiko bailara, San Agustin kulturgunearen laguntzarekin.

Azaroak 8, asteazkena

  • 11:00. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
  • 16:00. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Bingo berezia, boluntarioen eskutik.

Azaroak 9, osteguna

  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:30. Juan de Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldia.

Azaroak 10, ostirala.

  • 11:00. San Martin bingoa.
  • 16:45. Bertso saioa, Adin-adin programaren barruan, Juanjoxe Eizmendi Loidisaletxe eta Beñat Lizaso bertsolariekin.

Azaroak 11, zapatua. San Martin eta Familien Eguna

  • 10:30. San Martin eguneko meza nagusia.
  • 12:00. Toka txapelketa.
  • 13:30. Familiekin bazkaria.
  • Bazkalondoren, karaokea.
  • 17:00. Izarra trikitilariekin erromeria.