Arrakastatsua izan da aurreneko Loiolako Sagardo Eguna

Uztarria.eus 2017ko aza. 4a, 16:52

Loiolan sagardoa egiteko dagoen afizioa tarteko, lehen aldiz, Sagardo Eguna egin dute gaur eguerdian auzoan, Loiolako Festa Batzordeak antolatuta. Antolatzaileen arabera, lagun artean askotan jardun izan dute zeinena den sagardo onena eta zeinena txarrena eztabaidatzen “txantxetan”, eta “saltsa horretatik” atera zen dastaketa antolatzeko ideia.

Honako baserri eta etxe hauetako sagardoak dastatu ahal izan dira gaur Loiolan: Mendibil, bi Axkiolak, Azkune, Kitterra, Agite Berri, Agite, Iturbide, Iturgain, Etxearreta eta Geltokia. Horrez gain, txorizo eta gazta pintxoak dastatzeko aukera ere izan da. Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira, lehen edizioa izanda, jende ugari bertaratu delako. Gainera, azpimarratu dute 300 txorizo pintxo prestatu dituztela, eta guztiak agortu direla.