Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2017ko aza. 4a, 10:56

Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko XVIII. Erremonte Txapelketa, Etxeberria IV.a eta Endika 40-26 garaituta. Atzo arratsaldean jokatu zituzten finalak, Izarraitz Pilotalekuan, 18:30ean hasita. Final nagusiaren aurretik, txapelketako hirugarren eta laugarren postuengatik lehian aritu ziren Matxin III.a eta Zubiri Utergaren eta Agirrezabalaren aurka, eta azken horiek irabazi zuten, 35-33.

Sari-banaketaren ostean, Ionek SD edo IPad-aren zozketarako papertxoa atera zuen, eta bere ilobarentzat eta haren lagun bat izan ziren zortedunak. Finalen harira, giro polita nagusitu zen pilotalekuan.