8c solido mailako Orbayu igotzea lortu du Gorka Karapetok

Uztarria.eus 2017ko aza. 3a, 15:52
Gorka Karapeto eskalatzen. (Victor Montilla)

Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean dagoen Picu Urriellun (Asturias, Espainia) dago Orbayu, eta Pou anaiek zabaldu zuten bidea egitea lortu zuen Gorka Karapetok, joan den urriaren 31n. Karapetok adierazi du bizitzan eskalatu duen "biderik zailena" izan dela Orbayukoa.

Eskaladaren sokan ibilbide luzea du Gorka Karapetok (Azpeitia, 1981), izan ere 9a mailako sei bide egitea lortu du urte guztiotan. Lehiak alde batera utzita baditu ere, eskalada du pasio eta ofizio, eta horren lekuko, Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean dagoen Picu Urriellun (Asturias, Espainia) Pou anaiek zabaldu zuten bidea egitea lortu du, joan den urriaren 31n. Desnivel aldizkariari emandako elkarrizketan Karapetok adierazi du bizitzan eskalatu duen "biderik zailena" izan dela Orbayukoa.

Azpeitiar eskalatzailea iazko udan saiatu zen lehenengoz Orbayu igotzen, baina lau egunez eskalatzen aritu ostean, "bertan behera utzi" zuen saiakera, "behatza minduta" zuelako. "Hori bai, nahikoa lan ona eginda uzti nuen, eta buruan nuen berriro itzultzea". Azpeitiar eskalatzailearen esanetan, "8c solido mailako zailtasuna" duen Orbayuko mendiguneak 2015ean eman zion "atentzioa", El Pilar del Cantabrico bidea egiten ari zela. "Orbayu bide zoragarria da eta kareharrizko lur perfektua du". Orbayu egitea lortu duen seigarren eskalatzailea da Karapeto. 

Karapetok lehiak alde batera utzita baditu ere, BiHatz eskalada gunea zabaldu zuen Iruñean duela hilabete batzuk. Uda aurretik, gainera, beste ainguraleku batetik pasatu zuen ibilbidearen soka; izan ere, eskaladako euskal selekzioaren hautatzailea ere bada.