'El castillo de cristal' filma emango dute igandean eta astelehenean, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko aza. 3a, 09:43

Euskal Antzerki Topaketak Soreasu antzokira iritsiko badira ere, zinema eskaintzak ez du etenik izango. Bihar, zapatua, ez dute filmik emango, baina igandean eta astelehenean El castillo de cristal filma izango da ikusgai Soreasun. Igandean, 19:30etik aurrera skainiko dute El castillo de cristal, eta astelehenean, ikusleen egunean, berriro emango dute filma, 21:00etan hasita.

Jeanette Walls kazetariaren oroitzapenetan oinarritutako film dramatikoa da El castillo de cristal. Haurtzarotik hasi eta kazetari heldu izatera iristen denerainoko bizitza kontatzen du. Jeanettek haurtzaroan bizilekuz askotan aldatuko du. Aitak (Woody Harrelson) arazoak ditu alkoholarekin; amak (Naomi Watts), margolaria bera, gorroto du ohikotzat jotzen den bizimodua eta lau seme-alabak zaintzeko ardurari uko egiten dio. Jeannette pertsona garrantzitsu izatera iritsiko da, bere irizpideak jarraituta.