Azpeitiko Gaztetxeak gaur, osteguna, jarraituko du Sobietar Zine Zikloarekin. Iraultza Sobietarraren mendeurrenaren harira antolatu dituzte filmen emanaldiak, eta gaurkoan Sergei Parajanov zuzendariaren Ashik Kerib filma izango da ikusgai, 21:00etan hasita.
Zine zikloa azaroaren 16ra arte luzatuko da. Honako hauek dira datozen asteetan eskainiko dituzten filmak:
- Azaroak 9 - Octubre (Sergei M. Eisenstein)
- Azaroak 16 - Ivan El Terrible 1 eta 2 (Sergei M. Eisenstein)
Saio guztiak 21:00etan hasiko dira.