Zapatuko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | Politika | Artikulua
2017-11-02 11:51

15:30ean abiatuko da autobusa, anbulatorio aurretik. Interesatuek Orkatzen, Kantoin eta Berdien eman dezakete izena.

Datorren zapatuan, hilaren 4an, manifestazioa egingo dute Bilbon, Espainiako Gobernuak Kataluniari 155. artikulua ezarri izana salatzeko eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde. Hara joateko autobusa aterako da 15:30ean, anbulatorio aurretik, eta izena Orkatz, Kantoi eta Berdie tabernetan eman behar da izena. 

17:00etan hasiko da manifestazioa, La Casillatik.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa