Edurne Agirre: "Euskara sustatzeko, euskarazko Wikipedia ondo elikatu behar da"

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 2a, 12:42
Edurne Agirre, Euskal Wikilarien Elkarteko administraria (Argazkia: Ihintza Elustondo)

Euskal Wikilarien Elkarteak akordio bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin, Wikipedian euskarazko 1.600 kalitatezko eduki sortzeko ikasleentzat. Proiektu horretan dabil Agirre.

Gauza bat argi dago: Wikipedia da egun informazioa bilatzeko gehien erabiltzen den entziklopedia. Baina, askotan, oztopo batekin egiten dute topo euskaldunek: ez dituzte nahi adina eduki aurkitzen beren hizkuntzan. Horri irtenbide bat bilatu nahian, Euskal Wikilarien Elkarteak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzarekin. Akordio horretan jaso dutenez, ikasleek ikasleentzako artikuluak sortuko dituzte, euskarazkoak eta kalitatezkoak. Elkarte horretako administraria da Edurne Agirre (Azpeitia, 1993).

Wikipediako informazioa ez dela fidagarria esan izan da behin baino gehiagotan. Zer esango zenioke hori dioen jendeari?

Wikipedia auzolanean sortzen den entziklopedia da, eta edozeinek jar dezake bere partea. Baina auzolan horren atzean jende pila bat dago; adibidez, Euskarazko Wikilarien Elkartean, hainbat lagun daude kalitatea bermatzeko lanean. Egiten den aldaketa oro ikusten dute, bai nork egin duen eta baita zer aldatu duen ere. Badago proiektua izorratzen ahalegintzen den jendea, propio artikuluak kaltetzen saiatzen dena. Baina hori detektatu egiten dute, eta gaizki egindako aldaketak kendu egiten dituzte. Gainera, erabiltzaile bat aldaketa desegokiak egiten ari dela ikusten badute, blokeatu egiten dute.

Hortaz, fidagarria da Wikipedian aurki daitekeen informazioa.

Bai, kontrol bat dagoelako horren atzean. Dena den, pentsatu nahi dugu jendeak idazten duena asmo onez egiten duela, eta, horregatik, ekarpen denak ontzat jotzen ditugu, erreferentziak baitituzte.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.