Santo Tomas Egunean postua jarri nahi dutenek azaroan egin beharko dute eskaera

Uztarria.eus 2017ko aza. 2a, 11:59
Iazko santotomasetako irudia. (Maialen Etxaniz)

Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra egin beharko dute izen-ematea udaletxean. Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, berriz, azaroaren 30era arte eman dezakete izena. 

Abenduaren 21ean, Santo Tomas Egunean, plazan postuak jarri nahi duten herritarrek azaroan zehar egin beharko dute eskaera.

Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra eman beharko dute izena udaletxean. Postuen zozketa, aldiz, azaroaren 23an egingo dute, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak jarri nahi dutenek, berriz, azaroaren 30era arte eman dezakete izena. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.

Interesa dutenek edozein zalantza argitzeko edo argibideak jasotzeko, Udal Kultura Sailarekin harremanetan jar daitezke, 943 15-70 68 telefonora deituta.