Lurrun trenaren azken joan-etorriak ederki aprobetxatu dituzte txikienek

Uztarria.eus 2017ko aza. 1a, 15:04

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak denboraldiko azken joan-etorriak egin ditu gaur. Eguraldi zoragarria egin du, eta jende ugari animatu da museoa bisitatzera. Txikienek gozatu ederra hartu dute: trenetan gora eta behera ibili dira jolasean, museoko kideek emandako gozokiak dastatu dituzte… Helduenek, berriz, trenak ikusi eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu dute.