Lasaoko samartinetako egitaraua, prest

Uztarria.eus 2017ko urr. 31a, 18:26
Iazko abere eta baserriko produktuen azoka, Lasaon.

Azaroaren 10etik 12ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte aurtengo festak. Bertso afaria eta erromeria izango dituzte lehen egunean, umeei eskainitako hitzorduak nagusi izango dira zapatuan, eta azoka egingo dute aurten ere igandean.

Datorren asteko asteburuan ospatuko dituzte aurtengo samartinak Lasaon, eta prest dute dagoeneko hiru egunez luzatuko diren festen egitaraua. Bertso afaria eta erromeria izango dituzte lehen egunean, umeei eskainitako hitzorduak nagusi izango dira zapatuan, eta azoka egingo dute aurten ere igandean.

Hona hemen San Martin jaietako egitarau osoa:

Azaroak 10, ostirala

  • 20:00. Txupinazoa
  • 20:30. Bertso afaria, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariekin.
  • Ondoren, Itzeder eta Txibilter trikitilariekin erromeria, goizaldera arte.

Azaroak 11, zapatua. San Martin eguna

  • 11:00. Meza nagusia, Zestoako Parrokiako abesbatzak lagunduta.
  • 11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.
  • 13:00. Umeen txupinazoa.
  • Ondoren, bazkaria auzoko umeentzat, eta Ekain-Txou pailazoa.
  • 16:30. Puzgarriak frontoian.
  • 17:00. Txokolatada.

Azaroak 12, igandea

  • 11:30. Idiakaitz txistular taldearen kalejira.
  • Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
  • Salda Badago taldea.