Dolua eta heriotza lantzeko ipuinen gida prestatu dute Udal Liburutegian

Uztarria.eus | Hezkuntza | Argazkia
2017-10-31 13:33

Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuinen bilduma berri bat prestatu du: dolua eta heriotza lantzeko gida. Bertan, gai horiek lantzen dituzten 28 ipuin jaso dituzte, euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Liburutegitik azaldu dutenez, herritarren eskaerei erantzuna emateko osatu dute bilduma: "Gertuko pertsonaren baten heriotza jasan duten herritarrak etorri izan dira heriotza zein dolua lantzen duten liburuen bila, haurrekin lantzeko". 

Besteak beste, Norbait deika ari zait, Nire lagun ikusezina, Nik dauzkat aitonaren hortzak, Agur, amona!, Ez da erraza, katagorri, eta Amona bizikletan ipuinak aurki daitezke gida osatzen dutenen artean. Liburuak eskuratu nahi dituenak, Liburutegira hurbiltzea besterik ez du. 

Duela hilabete batzuk, aniztasun funtzionala lantzen duten ipuinen gida osatu zuten. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa