Sammic ISB-Caceres partidarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2017-10-30 14:06

Zozketan parte hartzeko mezu bat bidali uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da.

Sammic ISBko mutilek hitzordua dute igandean, azaroaren 5ean. Caceres taldea izango dute parez pare, Azpeitiko kiroldegian, 18:00etan hasita. Partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. 

Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Uztarriaren bazkide izatea, eta mezu bat bidaltzea uztarriazozketak@gmail.com e-postara, ostiraleko 13:00ak baino lehen. Izen-abizenak eta kontakturako zenbakia jartzea ezinbestekoa da. Uztarriak asteartean bertan deituko dio saridunei, sarrerak nola eskuratu azaltzeko. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa