Pentsio duina aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar goizerako, plazan

Uztarria.eus 2017ko urr. 30a, 11:13
1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko deitu dute elkarretaratzea.

1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu du Duintasuna Gipuzkoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak biharko. 10:00etan egingo dute, plazan.

Duintasuna Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartea, plazan. "Gutxieneko pentsio duina" aldarrikatzeko elkartuko dira: Eusko Jaurlaritzak bermatutako gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatzen dute. 10:00etarako jarria dute hitzordua, plazan.

EAEn 2015eko uztailean pentsio sariaren batez bestekoa 1.099 eurokoa izan arren, "pentsiodunen gehiengoa ez dela kopuru horretara iristen" gogoratu dute Duintasunekoek. "Adin handiko pertsona asko eta askoren pentsioak pobrezia egoeran bizitzera eramaten ditu, eta bereziki emakumezkoek pairatzen dute egoera larriena".